Autobus zerbitzuan aldaketak

Datorren 2012-13 ikasturteari begira, garraio zerbitzuari buruzko informazio hau jakinarazi nahi dizuegu:

GAUR EGUNGO EGOERA

Autobus zerbitzuak azken urteotan galera ekonomiko garrantzitsuak izan ditu, eta gaur egun ezin diogu egoera honi gehiago eutsi. Hau dela eta, neurri batzuk hartu behar izan ditugu, planifikazio berri bat eta zerbitzuaren neurri berriak hartzera eraman gaituenak.

Galeren arrazoiak, besteak beste, kurtsoan zeharko ikasleen bajak, autobusei etekin posible osoa ez ateratzea eta zerbitzu batzuen erabilera maila baxua.


ETORKIZUNEKO EGOERA


Zerbitzuaren etorkizunaren azterketa bat egin ondoren, eta kontutan izanik emaitza ekonomikoak, eutsiezinak direla, egoera honen aurrean erabaki bat hartu eta erantzun bat eman behar dugu. Hortaz, honen ondorioa hau da: 2012-13 ikasturterako autobus zerbitzuaren berrantolaketa orokorra.

Horren ondorioz, Artezkaritza Batzordearen bileraren ondoren, honako akordioetara iritsi da:

  • 2012-13 ikasturterako autobus zerbitzuaren erabateko berrantolaketa egitea.
  • 13:05etako zerbitzua kentzea.
  • Haur eta Lehen hezkuntzako ikasleei lau eta Bigarren hezkuntzakoei bi zerbitzu eskaintzea.
  • Batxilergo gurasoen kuota hiruhilabetekoa izatea (Iraila / Urtarrila / Apirila).

Maiatzean beste zirkular bat jasoko duzue ibilbide, geltoki eta zerbitzuen ordutegiekin, horren arabera interesa duzuenok izena eman ahal izan dezazuen.

Hori guztia irakurri ondoren, galdera edo zalantzarik baduzue gurekin harremanetan jarri.

Agur bero bat.

Axular Lizeoa Kooperatiba Elkartearen Artezkaritza Batzordea