Overclock Axular Taldea Euskadiko txapelduna!

Argazkian Overclock Axular Taldeko txapeldunak

Overclock Axular Taldeak Zamudion ospatu den First Lego League Euskadiko txapelketan irabazle absolutua izan da. Gainera, robotaren konportamendu onenaren saria ere eskuratu dute. Hori dela-eta, Gironan martxoan izango den Espainiako finalerako sailkatu dira.

2009. urtean Euskadin First Lego League lehen aldiz ospatu zenetik Overclock Axular Taldeak 14 sari eskuratu ditu eta Euskadi, Espainia, Italia, Holanda eta Turkiako txapelketetan parte hartu du.

Overclock Axular Taldeko bloga

First Lego League Euskadi eta Espainia

Zorionak Overclock Taldeko ikasleei, Jon Beristain eta  Ander Lasa entrenatzaileei eta Josetxo Sánchez eta Pili Merino irakasleei!