Gure dantzariak sarituak

Irudian Onintza eta Jon dantzari sarituak

Txetxeniatik berri ona datorkigu: Grozny-n zeuden Onintza Unzurrunzaga eta Jon Egurretxea Gero Axular Taldeko dantzari eta ikastolako ikasle ohiek 2. sari orokorra lortu dute, Txetxeniako Kultur Ministeritzaren saria, alegia.

Jaialdian munduko 8 herritako eta Errusiar Federazioko 29 eskualdetako 127 dantzari parte hartu zuten. Sari-banaketan Ramzan Kadyrov izan zen, Txetxeniako presidentea.

Zorionak dantzarioi eta Juan Luis Unzurrunzaga taldeko zuzendari eta koreografoari!