DICen txapeldunak

Irati Mendilucek bere taldearen izenean jasotako saria erakusten du.

Donostia Innovation Challenge lehiaketan, Axular Lizeoko Batxilergoa 2. mailako Informazio eta Komunikazio Teknologiak ikasgaiko ikasle talde batek IOT (Internet of Things) proiektu onenaren saria irabazi du, jende-pilaketak detektatu eta ekiditeko COVIDLOC lanarekin.

Talde irabazleko partaideak hauek dira: Naiara Aparicio, Markel Artola, Irati Mendiluce, Iker Pérez eta Alex Segura dira.

Aurkeztu ziren ikastolako beste bi taldeen lanak finalera ere iritsi dira. Pandemia egoeragatik, sari-banaketara taldeetako partaide bana joan da.

Argazkian Irati Mendilucek bere taldearen izenean jasotako saria erakusten du.

Zorionak ikasle guztioi eta zuzendu dituen Xabier Mendarte irakasleari!