Urumea Garbi auzolan ekimena

Munduko Uraren eguna dela eta ikastolako EA21eko ingurumen batzordeak ekimen honen berri eman nahi du:
“Ura, ibaiak eta herriak” erakusketaren herritar agendaren barruan, eta Uraren Mundu Eguna aprobetxatuz, Haritzalde Naturzaleen Elkarteak “Urumea Garbi” izeneko ekimena antolatu du hainbat talde gonbidatuz. Surfrider Foundation Europe batu egin zaio eta Prosalus GGKE, Tamayo paperdendak, eta Donostiako piragua, surf nahiz arraun elkarteekin batera ibaiaren garbiketa burutuko dute auzolanean apirilaren 5ean.

Ibaitik aterako diren materialak sailkatu eta aukeratuko dira gero Zuloaga plazara eramateko eta bertan, diseinatzaile batzuk lagunduta, herritarrek eskulturak egin ditzaten. Gainontzeko hondakinak dagozkion tokira eramango dira.

Auzolana: Urumearen garbiketa
Hasiera: 10:00   Non: UR-KIROLAK (Loiolan) eta ARRAUN LAGUNAK.(Martutene)
10:00-10:30 Harrera, ekimenaren aurkezpena, azalpen teknikoak eta materialen banaketa.
10:30-12:00 Hondakinen bilketa ibaian eta ertzetan.
12:15-12:30 Hondakinen jasotze-lanak 3 puntutan: Arraun Lagunak, Ur-Kirolak eta KOIPEko arrapala (5. zubia).
13:00 Hondakinen sailkapena eta bukaerako gogoeta. Sentsibilizaziorako unea. Denon artean txostena bete.
13:30 Hamaiketakoa

Honakoek antolatuta: Haritzalde, Ekologistak Martxan, Surfrider, Urgarden, Arraun Lagunak, Arrauning.com, Ur-kirolak, Club Atlético San Sebastián, CD Fortuna, Club Vasco de Camping Elkartea (CVCE), RCTSS, RCNSS, Papelería Tamayo, Cristina Enea Fundazioa eta Prosalus.