STARTinnova Day 2023

STARTinnova Day 2023

Aldaketa-aroa bizi izaten ari gara, edo aro-aldaketa? Egungo errealitatean dena aldatzen da, eta abiadura handian gainera. Eta Hezkuntza? Begira al dezakegu gure egunerokotasunetik harago, eta gure ikasleek, ez bihar, baizik eta hamarkada bat barru, bizi izango duten munduan pentsatu? Eta, hezi eta presta al ditzakegu mundu horretarako?

Gai hauek jorratu dira gaur goizean ospatu den STARTInnova Day saioan. Bertan, Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko koordinatzailea den Julen Otegi mahai-inguru batean moderatzaile lanetan aritu da.

STARTinnova Day ekimenak, Eskola Ekintzaile baterantzeko bideak proposatzen ditu, hezkuntza-berrikuntzaren bitartez.