Oporretan gaude!

Oporrak

2016-17 ikasturtea amaitu eta udako oporrak hasi dira. Horregatik, ohar batzuk eman nahi ditugu:

  • Irakasleak ekainaren 30era arte goizez ikastolan lanean izango dira.
  • Idazkaritza uztailaren 21era arte irekita izango da goizeko 8:30etatik 13:30ak arte.
  • Uztailaren erdialdean ikasturte berriko zehaztapenak (liburuak, egutegia, tutoreak, garraioa, eskolaz kanpokoak...) bilduko dituen zirkularra emailez iritsiko zaie ikastolako familia guztiei. Uztailean zehar ere gure webgunea eguneratzen joango gara.

Ondo pasa oporretan!