Mila esker ikastolari bizipoza eta ilusioa oparitzeagatik!

Mila esker ikastolari bizipoza eta ilusioa oparitzeagatik!

Gabon egunak beti bereziak izaten dira, baina Axularren emozio handiz bizi izan ditugu aurten, ororen gainetik Emaús Fundazioko Ibon eta Lourdesekin elkarlanean aritu garelako. Hamar urtez Gabonik ospatu gabe egon ostean, gurera gerturatu dira eta ilusioa gazteen artean zabaltzen lagundu digute Lehen Hezkuntzatik hasita Batxilergora arte.

Eskerrik asko, Ibon, Lourdes eta Emaus Fundazioko lagun guztiei!

Beren bisitaren bideoa Axular News TVn ikus dezakezu. Azken irratsaioa entzun eta aldizkariaren azken alea irakurtzera ere gonbidatzen zaitugu.