Klikmetroak

Kilometroak  Tolosan ospatuko da datorren Urriaren 6ean, Laskorain ikastolak antolatua, eta jaia bera girotzeko baita bultzada bat emateko ere, Klikmetroa egitasmoa martxan jarri dute.

Zirkuitu birtual batean, norbanakoak metro bat egiten du mezu bat idatziaz eta argazki bat txertatuaz. Egiten den metro bakoitzeko, babesle batek (komertzio, enpresa…) diru kopuru bat ordainduko dio Laskorain ikastolari.

Norbanakoarentzat, metroa sortzea dohain da, eta oso erraza gainera. Hau dela eta, jarduera honetan parte hartzera animatzen zaituztegu. Planteatu duten erronka, 7000 metro osatzea da, eta Axular Lizeoko ikasle, langile eta noski, gurasoen parte-hartzea garrantzitsua iruditzen zaigu.

Sar zaitezte klikmetroak.kilometroak.net webgunean eta jarraitu bertako argibideak!

Mila esker!

Axularreko Euskaraz Bizi Taldea