Ikasgela Birtuala berritu dugu

Ikasgela Birtuala

Ikastolako ikasgela birtuala eta portfolio elektronikoa software askeko Moodle eta Mahara tresnen azken bertsioetara eguneratu ditugu. Horrela, aurrerantzean abiadura, eraginkortasun, fidagarritasun eta segurtasuna oraindik ere handiagoak izango dira.

Itxura funtzionalagoaz gain, gure web-ingurunea gailu mota guztietara hobeto egokitzen da, nabigazio-esperientzia optimizatuz.

Bestalde, gogora ezazu ikasgela birtualean lanean errazago aritzeko aplikazioa zure smartphonean instala dezakezula. Hona hemen deskargatzeko helbideak:

Berrikuntza hauek guztiak gure hezkuntza-komunitate osoarentzat probetxugarriak izango direlakoan gaude.