Haur eta Nerabeen Nazioarteko Eguna

Haur eta Nerabeen Nazioarteko Eguna

Gaur, Haur eta Nebareen Nazioarteko Eguna ospatzen da mundu mailan. Nazioarteko erakunde askok, horien artean UNICEF, mundu osoko haurren eskubideak gogoratzeaz eta ikusarazteaz arduratzen dira jardunaldi honetan. Haurren garapena eta ongizatea bermatzea eta desberdintasunak ezabatzea dira duela 34 urtetik hona egun honetan gogoratzen diren helburuetako batzuk.

Gure erakundeak haurren eskubideekin egunero hartzen duen konpromisoari esker, hezkuntza-komunitate osoa inplikatuz, iaz Axular Lizeoa Haurren Eskubideetan oinarritutako Hezkuntzan Zentro Erreferentea izendatua izan zen.

Haurren eskubideak ezagutu, sustatu eta defendatzea gure helburua izanik, gaurko eguna oso garrantzitsua da gure ikastolan. Hori dela-eta, gure ikasleek egindako bideo hau zuekin partekatu nahi dugu.

Bestalde, eta egun berezi honi lotuta, gure zuzendaria den Aitor Uriondok iritzi artikulu hau idatzi du Noticias de Gipuzkoa egunkarian.