Hasi da Errigoraren 10.urteurreneko “Euskarari Puzka” kanpaina

Hasi da Errigoraren 10. Urteurreneko “Euskarari Puzka” kanpaina

Hemen da berriz Nafar hegoaldeko uzta Euskarari Puzka kanpaina.

2013an bere ibilbidea hasi zuenetik, ekimen honekin 130.000 saski baino gehiago banatu dira Nafarroa hegoaldeko produktu bikainekin. Aldi berean, bildutako diruaren % 25 inguru honetan zigortutako euskara laguntzeko erabili da.

Jaio zenetik 10 urte bete direnean, aurten “10 urte bete-bete” saski bakarra eskainiko da, 9 produkturekin eta 50 eurotan.

Esteka honetan , saskiko produktuak ikusi eta azaroaren 9a baino lehen eskaera egin ahal izango duzu. Axular Lizeoa bilketa-gune gisa adieraziz, saskia ikastolan jaso ahal izango duzu. Gogoratu saski bakoitzaren balioaren % 25 euskararen aldeko mugimenduari emango zaiola.

Anima zaitez, merezi du-eta!