Errigora kanpaina

Errigora kanpaina

Hemen da berriz Nafar hegoaldeko uzta Euskarari Puzka kanpaina.

2013an bere ibilbidea hasi zuenetik, ekimen honekin milaka saski banatu dira Nafarroa hegoaldeko produktu bikainekin. Aldi berean, bildutako diruaren % 25 inguru honetan zigortutako euskara laguntzeko erabili da.        

Aurtengo Euskarari Puzka kanpainan 3 saski egongo dira salgai:

  • Saski Beltza - 60€: Ardo beltz gaztea · Ilarrak · Kardua · Mahats zukua · Oliba-olioa · Orburuak · Patxaran mantekatuak · Pikillo piperrak· Potxak · Teilak · Zainzuriak
  • Saski Berdea - 65€: Dilista lehorrak · Oliba olioa · Orburuak · Ozpina · Pasta · Pikillo piperrak · Sagar zukua · Tomate frijitua · Txitxirioak · Txokopipitak · Zainzuriak · Kuia krema
  • Saski Gorria - 75€: Ardo beltza (18 hil. barrikan) · Ardi gazta · Ardo txuria · Molineritoak · Oliba olioa · Patxarana · Pikillo piperrak · Polboroiak · Turroia · Zainzuriak

Aurten, saskiekin batera "Euskararen haziak ereiten" egutegi ereingarria eskatu ahal izango da, 10€ gehiago ordainduz. 

Esteka honetan , saskiko produktuak ikusi eta azaroaren 12a baino lehen eskaera egin ahal izango duzu. Axular Lizeoa bilketa-gune gisa adieraziz, saskia ikastolan jaso ahal izango duzu. Gogoratu saski bakoitzaren balioaren % 25 euskararen aldeko mugimenduari emango zaiola.

Bideo honetan kanpainaren informazio gehiago izango duzu.

Anima zaitez, merezi du-eta!