Ekonomia Zirkularraren Nazioarteko III. Topaketa

Ekonomia zirkularra

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak otsailaren 3an, 4an eta 5ean Ekonomia Zirkularraren Nazioarteko III. Topaketa online antolatuko du.

Edizio berezi honetan, aditu nazionalak eta nazioartekoak izango dira, Ekonomia Zirkularraren gaurkotasuna aztertzeko eta hainbat sektoretan toki-esparruan, eta esparru nazionalean eta nazioartekoan Ekonomia Zirkularra bultzatzeko egiten ari diren ekintzen inguruko esperientziak azaltzeko.

Gaia ikastolaren ildo estrategikoekin bat datorrenez, esteka honetan izen-ematea doan egitera animatzen zaituztegu.