Eguberriko oporrak

Oporrak direla-eta, ohar batzuk eman nahi dizkizuegu:

  • Ikastolako azken egunean, abenduak 20, eskolak eguerdian amaituko dira. Umeei txistorra banatuko zaie. Haurrak baserritarrez edo artzainez jantzita etortzea eskertuko genuke (arropa eta osagarri guztiei izena jarri, mesedez. Ez da jangela-zerbitzurik izango. Autobusak 12:30etan irtengo dira ikastolatik eta arratsaldeko ibilbidea egingo du.
  • Abenduaren 21ean batxiler 2ko ikasleek Santo Tomaseko postua Konstituzio enparantzan izango dute, 53 zenbakiduna alegia. Bilduko duten dirua ikasketa-bukaerako bidaiarako izango da. Postua bisitatzera anima zaitezte!
  • Abenduaren 22an Zorroagako elizan arratsaldeko 4etan batxiler 1eko boluntarioek eta Gero Axular dantza taldeko lagunek aitona-amonentzako gabonetako jaialdia antolatuko dute. Gogora ezazue ikastolako familia guztien aitona-amonak gonbidatuta daudela. Egun berean Aieten ere Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria emango diegu arratsaldeko zazpietan, Gero Axularrek antolatua. Hiru Damatxo plazatik 18:30etan irten eta auzoan zehar desfilatu eta gero, Etxadin musika eta dantza izango da. Aukera polita izan daiteke ikastolan ikasitako abestiak, festa giroan, abesteko eta Olentzerori gutunak emateko.
  • Abenduaren 23an ere Antiguako Pio Baroja zuhaiztian arratsaldeko zazpietan beste aukera bat izango da Olentzero ikusteko.
  • Azkenik, Gero Axularrek Donostiako zentroan udalak antolatzen duen Olentzeroren desfilean parte hartuko du abenduaren 24an.
  • Oporrak urtarrilaren 6ra arte, igandea, luzatuko dira. Beraz, urtarrilaren 7an, astelehenean, eskolak hasiko dira berriz ere.

Eguberri eta urte berri on!


Belaunaldien arteko boluntariotza-programaz gehiago jakiteko klikatu hemen.

Gero Axular dantza taldeaz informazioa nahi baduzu hemen duzu bere webgunea.