Pasa den larunbatean, irailak 21, Bakearen Nazioarteko Eguna ospatu zen mundu osoan. Hori dela eta, egun hauetan zehar eta etapa guztietan, bakea lortzearen garrantziari buruz eta horretarako norbanakoak daukan erantzukizunari buruz hausnartuko dute gure ikasleek dinamika ezberdinen bidez.
Beste urte batez, Axular Lizeoan balioetan oinarritutako hezkuntzarekin eta bakearen kultura sustatzearekin dugun konpromisoa berresten dugu.