Axular Elikagai Bankuaren aldeko elkartasun-afarian

Axular Elikagai Bankuaren aldeko elkartasun-afarian

Ikastolako lehendakaria, Mikel Eguren, eta zuzendaria, Aitor Uriondo, Basque Culinary Centeren ospatu zen Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Gipuzkoako Elikagai Bankuaren aldeko elkartasun afarian izan ziren.

Axular Lizeoak, giza-baloreen eta hiritartasunaren gure proiektuen artean, urteak daramatza elikagaiak biltzeko kanpainetan parte hartzen, baita gure gizartearen desberdintasunak arintzen laguntzen duten beste ekimenetan ere.

Gure hezkuntza-komunitatea animatu nahi dugu era honetako kanpainetan laguntzen jarrai dezan.

Eskerrik asko!