ASPANOGIrekin elkarlanean: jarduerak eta ekimen solidarioa

ASPANOGIrekin elkarlanean: jarduerak eta ekimen solidarioa

Otsailaren 17tik 20ra bitartean, ikastolan minbizia duten haur eta nerabeen errealitatea landuko dugu Aspanogi elkartearekin elkarlanean. Egun hauetan, ikasleek tailerrak, ipuinak eta hitzaldiak izango dituzte, gaia modu egokian eta gertutik lantzeko.

Honetaz gain, Axular Lizeoko komunitatea osatzen dugun kideok elkartasun ekimen batean parte hartuko dugu.

  • NOLA? Ikasle bakoitzak gutxienez 1€ ekar dezan animatuko dugu, dirua tutoreari emango dio, eta bildutako dirua ASPANOGI elkarteari emango diogu. Diru-ekarpenaren truke, haur minbiziaren sinboloa den urrezko lazoaren tatuajea jasoko du ikasle bakoitzak.
  • NOIZ EKARRI? Otsailak 12tik 20ra.

Bestalde, gogorarazi nahi dizuegu ASPANOGIk martxa solidarioa antolatzen duela Donostian, Otsailaren 22an, igandea.

  • Irteera: Sagües (11:00etan)
  • Ibilbidea: Zurriola → Paseo Berria → Portua → Haizearen Orrazia
  • Luzera: 6,1 km inguru

Parte hartzaileek aurrez dortsalak jaso eta argazkiak egiteko aukera izango dute.

Martxan parte hartu nahi baduzue, eman hemen izena.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik eta inplikazioagatik. Haria ez dadila eten!