Aieteko Zaintza Sarea

Aieteko Zaintza Sarea

Eneko Mondragon ikasle ohiak bizi dugun egoeran eskertzekoa den ekimen honen berri eman digu:

"COVID-19a dela-eta sortu den egoerari modu kolektiboan erantzuteko ikusi dugu Aieteko hainbat auzokidek. Bolondresez osaturiko Zaintza Sarea sortzea erabaki dugu.
Egoera zaurgarrienean dauden auzotarrei lehentasunezko beharrak (erosketak egin, farmaziako gaiak lortu...) asetzen laguntzea da gure helburua. Hori ahalik eta egokien egiteko, lan horiek guztiak mediku eta aditu bolondresekin koordinazioan burutuko dira. Beraz, laguntzarik behar baduzue edo behar duen inor ezagutzen baduzue, dei edo idatz ezazue telefono edo email honetara: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. / Mikel 660 938 449
Zaintza Sarean bolondres izan nahi baduzue idatzi!
Zaintza eta bizitzak erdigunera!"

Ikastolatik auzolaneko elkartasun-ekimen honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.