Familia agurgarriok:
Agintariek atzo komunikatutakoaren ondoren eta gaur argitaratutako dekretuaren harian, bihartik aurrera, martxoak 30, ikastolako zerbitzu guztiak telematikoki beteko direla jakinarazten dizuegu.
Hori dela-eta, ikastolako idazkaritzan mantentzen genuen lan-taldea kenduko dugu.
Telefono, Inika eta e-postaren bidezko arreta-zerbitzuek indarrean jarraituko dute aurreko komunikazioetan azaldutako ordutegian.
Osasunez ondo egotea espero dugu. Adeitasunez agurtzen zaituztegu.
Zuzendaritza Taldea