Top@DIPC - Zientziarekin solasean!

Argazkia: gure ikasleak David Wineland fisikariarekin

Aurreko urteetan bezala, Axularreko ikasle batzuek, beste zentroko ikasleekin batera, Donostia International Physics Center-ek (DIPC-k) top@DIPC - Zientziarekin solasean! puntako ikertzaileen eta bigarren hezkuntzako ikasleen arteko topaketan parte hartzeko aukera izan dute. Aurtengo edizioa 2015eko urriaren 20an ospatu da EHUko Bizkaia Aretoan, Bilbon.

2009. urtetik aurrera, DIPCk urtero antolatzen dituen topaketa hauen helburu nagusia Euskal Herriko DBH eta Batxilergoko ikasleen artean, ikasketa zientifiko eta teknologikoekiko bokazioak bultzatzea da eta, aldi berean, ikasle gazteen ezagutzarekiko grina piztea.

Aurten, nazioarteko izen handiko bi ikertzaile etorri dira, bata fisikaria eta bestea neurobiologoa: David Wineland (Fisikako Nobel Saria 2012) eta Rafael Yuste (New York Hiriko Alkatearen Ikertzaile Gaztearen Saria 2002).

Argazkian David Wineland fisikaria gure ikasle batzuekin (ezkerretik hasita: Aritz Unzurrunzaga, Ane Udakiola, Sara Fermin eta Mikel Sanchez).