Pint of science

Pint of science ekitaldiaren logoa

Pint of Science ekitaldiaren helburua azken zientzia-ikerketez hitzaldi interesgarri, dibertigarri eta garratntzitsuak eskaintzea da publiko orokorrarentzako formato irisgarrian. Eta hori dena taberna batean! Pint of science-k ikertzaileekin ikerketaz mintzatzeko aukera eman nahi du. Irabazteko asmorik gabeko erakundea da, boluntarioek kudeatua eta graduondoko eta doktoradutza ondoko ikertzaile talde batek 2012. urtean sortua.

Ekitaldia urtero ospatzen da hiru egun jarraietan mundu osoan. Aurtengoan Donostiako hiru tabernek parte hartuko dute maiatzaren 18, 19 eta 20an.

Esteka honetan informazio osoa aurkituko duzu:

http://pintofscience.es/eventos/donostiasan-sebastian/

Anima zaitez!