Overclock Axular FLLko Euskadiko finalean

DBH eta Batxilergoko 10 ikaslek osatzen duten Overclock Axular taldeak Zamudioko Teknologi Parkean abenduaren 14an izango den First Lego League-ko Euskadiko finalean parte hartuko du. Taldea Pili Merino eta Josetxo Sánchez irakasleek zuzendu eta Ander Lasak entrenatzen du.

First Lego Leaguen 19.000 taldetan baino gehiagotan banatutako mundu osoko ia 200.000 gaztek parte hartzen dute. Erronka anitza da: gai zehatz baten inguruko proiektu zientifikoaren garapena (aurten, naturak eragindako ezbeharrak), programatutako robot baten bidez proba batzuk gainditzea, robot horren inguruko proiektu teknikoa eta baloreekin zerikusia duen azken proiektua.

Overclock Axular Taldearentzat lehiaketan bosgarren urtea da. Orain arte bederatzi sari lortu ditu, bost aldiz Espainiako finalera iritsi eta bitan Open European Championship-era heldu da. Hiru alditan Euskal Herria munduan zehar ordezkatu du (Turkia, Holanda eta Italian).

Zorte on, txapeldunok!