Milimetroak ostiralean

Milimetroak ostiralean

Datorren ostiralean, maiatzaren 20an, Milimetroak jaia ospatuko da Ibarran. Kilometroak 2022ko ekimena den honetan, ikastolen festa antolatzen duten bost ikastolek bat egingo dute Tolosaldeko ikastoletako lagunekin. Ekitaldia Kilometroak festak proposatutako eredu berrian sartzen da: urriaren 2an «eguna» ospatuko den arte, hamaika ekitaldi burutzen ari dira urtean zehar.

Honela, datorren ostiralean, Euskal Herri osoko ikastoletako 400 ikasle inguruk hartuko dute parte. Ikasleak 36 taldetan elkartuko dira, bakoitzean 11 ikaslek parte hartuko dutelarik. Hauentzako 10 jolas egongo dira. Helburua zera da, elkar ezagutzea eta harremanak indartzea, naziotasuna oinarri eta abiapuntua hartuz.

Egitaraua:

  • 10:30: Aurkezpena eta jolas eta jokoen hasiera (herriko plazan)
  • 13:00: Bazkaria Emeterio Arresen
  • 14:00: Flash mob-a herriko plazan
  • 15:00: Amaiera

Ekitaldiaren promoziozko bideoa