Klima-urratze, energia-trantsizio eta enplegu-sorrera

Irudian hitzaldiaren kartela

Agora K2050 hitzaldi-sortaren baitan Donostiako Udalak, San Telmo Museoak eta Cristina Enea Fundazioak antolatu duten hurrengo hitzaldirako gonbidapena helarazi nahi dizue ikastolako Eskola Agenda 21 batzordeak (martxoaren 1ean, 19:00etan San Telmo Museoan).

Eredu Energetiko Berrirako Plataformako kide Cote Romero izango dugu hitzaldi hau eskainiz:

"Transgresiones climáticas, transiciones energéticas y creación de empleo"

Mundu zientifikotik sarri gogora arazten digute erregai fosilekiko dugun mendekotasunak ingurumenari eta gizarteari lotutako hondamendira garamatzala. Testuinguru horren aurrean hainbat galderari erantzun behar dioegu: Zer trantsizio mota landu behar dugu? Zer epe dugu inpaktu okerrenak saihestu ahal izateko? Egungo energia ekoizpen eta kontsumo ereduarentzat alternatiba errealik bada? Zeintzuk dira trantsizio energetikoa saihesten duten oztopoak? Zer egin dezake tokiko administrazioak eta zein da bere papera?

Hitzaldian galdera horiei erantzungo zaie, teknikoki posible, ekonomikoki bideragarri eta sozialki bidezko den energia berriztagrrietan oinarritutako sistema bat progresiboki indarrean jartzea ahalbidetuko duten bideak erakutsiz.