Hego Tailandiako irakasle delegazioa Axularren

Hego Tailandiako 12 irakasleren delegazio batek bisitatu gaitu, Ikastolen Elkarteak gonbidatua. Hezitzaile horiek gehiengo musulmana duen eskualdean bizi dira, non populazioaren %80ak malasieraren dialekto batez hitz egiten duen.

2006. urtera arte, gobernu tailandiarrak beren hizkuntzaren irakaskuntza sistematikoki debekatzen zuen. Urte hartan Bangkok-eko Mahidol University-k baimena lortu zuen programa pedagogikoa egiteko eskola aurretik 6 . mailara artekoa. Gaur egun 15 ikastetxek aplikatzen dute programa hori, hain izan zen arrakastatsua.

Bisitatu gaituen delegazioak hizkuntza-inmertsioa, eleanitz programa eta A, B eta D ereduak ezagutu nahi zituen. Horretarako, besteak beste, gure ikasgeletan ibili eta bertan egiten den lana ikusi ahal izan zuten.

Ongi etorri, lagunok, eta zorte on!

 

Album honetan bisitaren irudi gehiago ikus ditzakezu.