Espezializazio adimenduna kultura- eta sormen-industrietan

Irudian ekitaldiaren une bat

Josetxo Sanchez eta Juan Ezeiza irakasleek Innobasquek antolatutako "Espezializazio adimenduna kultura- eta sormen-industrietan" izenburuko topaketan parte hartu zuten.

Bertan gai hauek jorratu ziren: RIS3 eta sormen-industrietako lanen aurrerapena, klusterizazioa eta berrikuntza KSI sektorean (Kultura eta Sormen  Industriak), KSI arloko sei berrikuntza-proiekturen aurkezpena eta Guillermo Viglioneren sormenari buruzko hitzaldia.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua den Cristina Uriartek ekitaldia itxi zuen.