Eskola Agenda 21eko DBHko foroa

Argazkian ikasleen ordezkariak Xabier Insausti irakaslearekin

Ikasturte honetan HIRI JASANGARRIArekin lotutako lanak burutu dituzte Bigarren Hezkuntzako ikasleek. Hainbat ondorio, konpromiso eta eskaera Donostiako udaletxera eramango dituzte maiatzaren 18an LHkoenekin batera. Horretarako, beste 25 ikastetxetako ikasleekin bildu dira horiek adosteko.

Eskola Agenda 21eko koordinatzailea den Xabier Insausti irakaslearekin batera, DBH 1. ziklotik Leire Gonzalez eta Xabier Abad ikasleak izan dira eta DBH 2. ziklotik  Jone Barriuso, Eider Gartzia, Nagore Martin, Ane Egurrechea eta Maria Gurruchaga.

Eskola Agenda 21 proiektuari buruz gehiago jakiteko sakatu hemen.