Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna

Emakumen eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna

Otsailaren 11, osteguna, Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko eguna da. Egun horretatik aurrera eta Donostian, hilabete osoan zehar egingo dira Emakumeak Zientzian 2021 ekimenaren ekintzak: tailerrak, hitzaldi publikoak, esperimentuak familian, bisita birtualak...

Ekintza horietako asko birtualki egingo dira osasun larrialdia dela eta. Ekimenaren helburua da zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek eta nerabeek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea.

Emakumeak Zientzian 2021 ekimenak Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Sustapenaren, Zientzia Ikerketarako Kontseilu Nagusiaren (CSIC) eta Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren (FECYT) laguntza du.

Esteka honetan ekintzen zerrenda kontsulta dezakezu.