Tximeleta DSS18

Ekitaldiaren kartela

Apirilaren 28 eta 29an Donostiako belodromoan eskolarteko Estatu mailako gimnastika erritmiko bigarren TXIMELETA DSS18 txapelketa ospatuko da. Bertan Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Madrilgo 500 gimnasta inguruk parte hartuko dute. Carolina Rodríguez eta Sandra Aguilar gimnasta olinpikoak ekitaldian ere izango dira.

Txapelketarekin batera ekintza ugari izango dira: kirol eta kultur ekintzak, masterclass, Tximeleta festa...

Anima zaitez!