Emakumezkoen derbirako gonbidapenak

Argazkian emakumezkoen derbia

Maiatzaren 13an, igandea, LaLiga Iberdrolako emakumezkoen Real Sociedad - Athletic partida jokatuko da Anoetan arratsaldeko 16:00etan.

Gure asmoa emakumeen futbola sustatzea da eta, horretarako, zuen laguntza behar dugu. Anima zaitezte eta etorri Anoetara! Ea denon artean Anoetan giro polita sortzen dugun taldeari bultzada emateko.

Gonbidapenen eskaera egiteko bidali mezu bat E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. posta-helbidera, mesedez, maiatzaren 10erako, osteguna, seme-alaben deiturak, zaharrenaren maila eta sarrera-kopurua zehaztuz.

Eskerrik asko.