Txinera ikasten Gaztelania ikasgaian

Eskolaren une batzuk

DBH 4. mailako ikasleak hizkuntza-aurreiritziak apurtzen ari dira Gaztelania arloan Zhang Tianzheng eta Xiong Guohong ikasle txinatarren laguntzarekin.

Nerabe txinatar horiek integratzen laguntzeko saioa berezia izan da denontzat. Txinerari buruz gehiago ikasi dugu: zenbakiak, tonuak, hainbat diagrama eta karaktere, besteak beste. Orain praktikan jartzea dagokigu.

Ikasle txinatarrekin trukaketa antolatzen bukatuko al dugu? Batek daki, baina ez legoke gaizki!