Thinking Based Learning tailerra

Irudian tailerraren une bat

Axular Lizeoko hamazortzi irakasle, Orioko Herri Ikastolako hamar irakaslerekin batera, TBL (Thinking Based Learning) metodologia pedagogikoan hamabost orduko bigarren formakuntza-tailerra jasotzen ari dira otsailaren 15 eta 16an.

Ikasturtean zehar formakuntza-saio gehiago izateaz gain, irakasleek beren eguneroko lanean metodologia berritzaile hori aplikatu ahal izango dute. Horretarako, berriro ere begirale adituen laguntza izango dute.

Hemendik gure langileei egiten ari diren ahalegina biziki eskertu nahi diegu.

Zuzendaritza Taldea