SMAAP Axularren

Irudian SMAAPeko Jorge Ibargoien, bi ikasle eta Cansat proiektuko koordinatzailea den Mikel Egurenekin

Gaur SMAAP enpresa Ikastolan izan da. Cansat Axular taldeak jausgailu bat eraiki behar du bere sateliterako eta Jorge Ibargoienek, Smaap enpresaren sortzaile eta buruak, hega askearen berri eman digu. Delta hegoetan eta parapentean ikasteko metodologia eta makina guztiz berritzailea garatua dute eta DBH 3ko gure ikasle guztiek bere azalpenak gozatu ahal izan dituzte.

Jorgek bere ibilbide zirraragarria deskribatu digu, gogoz eta gogor lanean aritu ezkero, proiektuak aurrera eramatea posible dela erakutsiaz. Gure ikasleek egiazko jausgailuak ikusi eta ukitu ahal izan dituzte, ondoren beraien diseinuak hobetu ahal izateko.

Mila esker Smaap eta Jorge Ibargoieni!