S.E.A.D Kanpaina- Lagundu gaitzazue!

S.E.A.D Kanpaina- Lagundu gaitzazue!

Gu DBH3ko ikasleak gara eta S.E.A.D kanpainaren barruan elkartasun proiektu bat garatzen ari gara. Horretarako, zuen laguntza behar dugu.

Kanpaina honen bidez, Saharako errefuxiatu-esparruetan bizi diren familiei lagundu nahi diegu. Askotan, oinarrizko eskubideak bermatzeko zailtasun handiak dituzte, besteak beste, kalitatezko ura eskuratzeko.

Gure helburua dirua biltzea da, ur-biltegiratzean erabiltzen diren bidoiak berritzeko. Gaur egun erabiltzen dituzten asko burdin bikizkoak dira eta herdoildu egiten dira; ondorioz, ura kutsatu eta osasun-arazoak sor daitezke. Bildutako diruari esker, material egokiagoz egindako bidoiak erosi ahal izango dira, ura edangarri mantentzeko eta gaixotasunak sahiesteko.

Proiektu hau aurrera eramateko, zuen ekarpena oso garrantzitsua izango da. Horregatik, ahal duzuen neurrian, zuen seme-alabek ikastolara euro 1etik gorako dohaintza ekartzea eskertuko genizueke, egokia iruditzen zaizuen kopurua. Azaroaren 6a izango da muga. Gelaz gela pasako gara astezakenean eta ostiralean dirua jaso eta elkartzeko.

Elkartasun-keinu txiki batek pertsona askoren bizi-kalitatea hobetzen lagun dezake.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik eta elkarlanagatik.

Adeitasunez,

DBH3ko ikasleak