Robert Swartz irakasleekin

Argazkian hitzaldia

Robert Swartz-ek, NCTT-ko zuzendariak (National Centre for Teaching Thinking), ikastolako irakasle guztiei pentsatze-trebetasun eta ohiturez hitzaldia eskaini die.

Helburua klaustro orokorrari Swartz doktorearekin “Thinking Based Learning” delakoan formatzen ari den irakasle-talde baten lana erakustea da. Talde hori ikasleekin hiru pentsatze mota (analitiko, sortzaile eta kritikoa) garatzeko estrategiekin lanean ari da

Bideo honetan Swartz doktoreak ikuskatutako eskola-saio bat ikus dezakezu.

Esteka honetan Robert Swartz-en lan eta irudiaren aurkezpenaz informazioa daukazu.

Dokumentu honek ikastaroaren oinarri orokorrak azaltzen ditu.