Jordi Badía eta Luisjo Gómez idazleak gure ikasleekin

Argazkian idazleak ikasleekin

Jordi Badía eta Luisjo Gómez idazleak DBH 4. mailako ikasleekin izan dira. Topaketan ikasleek irakurritako El Legado del Valle eta La cruz de Saraísen elaberriez solasean aritu dira. DBH 4. mailako ikasleak oso gustura egon dira eta galdera asko egin dizkiete.

Hurrengo urtean trilogiaren azken liburua aterako dute, zikloa ixten duena, eta irakurtzeko irrikitan gelditu gara.

Eskerrik asko idazleei. Tradizio bihurtu den ekintza honekin jarraitzea espero dugu.