Holandako ikasleekin trukaketa birtuala

Holandako ikasleekin trukaketa birtuala

In Europe Schools programaren barnean, aldaketa klimatikoa lantzen ari dira Axularreko Batxiler 1eko bi talde Holandako Goes ikastetxeko  beste bi talderekin.

Ingelesez egiten den trukaketa honek hiru helburu ditu:

  • Aldaketa Klimatikoaren hainbat alderdi landuz, taldetan banatutako ikasleek programaren araberako 14 bideo ekoiztea
  • Atzerriko hizkuntza testu-inguru errealetan lantzea
  • Ikasle atzerritarrekin esperientziak trukatzea loturak sortuz

Gure trukaketa-proiektuaz gehiago jakiteko, egizu klik hemen.