Gurutze Gorriak zabaldutako erronkari gogoz eutsi diogu Axular Lizeoan eta 109 oparien entrega egin dugu gaur goizean. Gurutze Gorriko ordezkari boluntarioak ikastolan egon dira, gure ekarpena poz handiz hartu dute eta erositako opari guztien balorea azpimarratu dute.
Eskerrik asko prozesuan parte hartu duzuen ikasle, irakasle, senide eta ikastolako langile guztioi.
Haria ez dadila eten!