Game Jam Summit Online 2020

Partaideak beren irakaslearekin

Aste honetan Lehen Hezkuntzako 6. mailako 10 neska-mutilek bi taldeetan banaturik, beraien irakaslea den Ane Albisurekin,  Game Jam Summit Online 2020 lehiaketan parte hartuko dute nork bere etxetik. Gure ikasleekin batera, Estatuko ikastetxe eta unibertsitate ugari norgehiagoka arituko dira.

Bertan, bosteko taldeetan antolaturik, bideo-joko bat sortu beharko dute VUCA ingurunean oinarriturik.

Animo, ekipo!