EA 2030 Udal foroa

EA 2030 Udal foroa

Maiatzaren 10ean ikastolako Bigarren Hezkuntzako 4 ikasle eta Lehen hezkuntzako 2 ikasle Hodei Mayoz irakasle eta koordinatzailearekin batera Eskola Agenda 2030en Udal Foroan izan ziren.

Beste 26 ikastetxetako ikasleekin batera, ikasturtean landutako "Energia, bizitzaren motorra" gaiari loturiko eskaerak plazaratu dizkiete Donostiako udaletxeko ingurumen zinegotziari.

Hurrengo ikasturtearen hasieran udaletxeko arduradunek gure eskaerei emango dieten erantzuna jasoko dugu.

Agenda 2030 proiektuaz gehiago jakiteko, sakatu hemen.