DBH4ko ikasleak baratzean

DBH4ko ikasleak baratzean

Eguraldi ona aprobetxatuz, aurreko astean DBH4.mailakoekin baratzera jaitsi ginen. Xomorro Elkarteko Mikelek, baratze-alorrak jartzen lagundu zien gure ikasleei. Eskola Agenda 2030 programaren arduraduna den Hodei Mayozek ere landatu berri diren barazki batzuei buruz hainbat azalpen eman zituen. Amaitzeko eta beroari aurre egiteko, urez zipriztindu eta freskatu ziren.