DBH1eko Batzen PROIa

DBH 1eko Batzen PROIa

Gure ikasleek ondorengo erronka honi erantzuna eman behar izan diote: nola lortu genezake benetako arrakasta Olinpiadetan, osasuna kaltetu gabe?

Munduko herrialde ezberdinetako kirolariek aukera bardinak al dituzte Olinpiadetan arrakasta lortzeko? Zein adierazle sozioekonomiko aztertu beharko genituzke herrialde ezberdinetako egoera ezagutzeko? Gure ikasleek Egipto, Australia, Mongolia, Kenya, Japonia, Mexiko, Argentina eta Brasil ordezkatu dituzte.

Egungo gizartean, erreferente sozialek pisu handia dute guztiongan, bereziki gazteengan. Baina nor da beraientzat arrakastatsua eta zergatik? Ba al dakigu, benetan arrakastaren ohiko irudiaren atzean zer dagoen?

Osasunaren ikuspegi zabalenetik abiatuta giza gorputzeko aparatu eta sistema ezberdinak aztertu ditugu, ohiko gaixotasunak zeintzuk diren landu dugu eta gure osasunaren alor ezberdinak arakatu ditugu. Norbere buruarekin konpromisoak hartu ditugu PROI honetan, ohitura osasuntsuak bultzatu eta guztiok elkarrekin Olinpiadak gozatu ahal izateko.