Cansat eta Hernaniko Lanbide Heziketa Zentroaren arteko lankidetza-akordioa

Argazkietan Cansat Taldea Hernanin

Hernaniko Lanbide Heziketa Zentro integratuko ikasleek eta Cansat Axular Taldeak hitzarmena egin dute. Beren sateliteak suzirian jaurtitzean indar handiak jasan behar dituenez, indar horiekin frogak egin ahal izateko, Hernaniko Lanbide Heziketako ikasleek 20G-rainoko indarrak sortzen dituen zentrifugagailu bat diseinatu eta eraikitzeko proiektua hasi dute.

Beraz, Axular eta Hernaniko Lanbide Heziketa Zentro integratua elkarlanean ari dira proiektu interesgarri hauen bitartez. Hitzarmena sinatu ondoren, Cansat taldeko kideek bertako tailerrak bisitatu dituzte. Mikel Ubriz irakasleak tornu eta fresadoren funtzionamendua azaldu die, beraientzako pieza bat eginez.

Mila esker lagunok!

Cansat Axular Taldeaz gehiago jakiteko, bisitatu bere bloga