Axular News taldea Zinemaldian izan da

Axular News taldea Zinemaldian izan da

Axular Lizeoko Axular News Komunikazio Taldeak Donostiako Zinemaldian antolatutako hezkuntza munduko laburmetraien sari banaketa ekitaldira joateko aukera izan du.

Ekitaldia José Luis Rebordinos, Zinemaldiko zuzendariak, inauguratu zuen eta bertan Euskal Herri osotik aurkeztutako laburmetraien artean finalistak izan diren lau lanak aurkeztu zituzten. Jardunaldian zehar, Axular Newseko ikasleek ikus-entzunezko proiektuen garrantzia eta komunikazioaren indarra gertutik ezagutzeko aukera izan zuten. Esperientzia aberasgarria izan da eta hurrengo urteko edizioan euren lan propioarekin parte hartzeko konpromiso eta ilusio bereziarekin irten dira ekitalditik.