Amets Arzallus bertsolari handia Axular Lizeoan izan dugu "Miñan" eleberriari buruzko hitzaldia ematen, DBH 4ko ikasleen aurrean. Ikasleek hainbat jarduera egin dituzte liburuaren inguruan:
- Bi ikaslek Amets Arzallus bertsolariari buruzko aurkezpena egin dute.
- Hasierako bertsoak kantatu dituzte Betroiarena doinuaz baliatuz.
- Nobelaren jarraipenak irakurri dituzte.
- Miñan eleberrian oinarritutako booktrailerra ikusi dugu.
- Obrari buruzko galderak egin dizkiote.
- Miñan eleberriaren iritzia irakurri eta entzun dugu.
- Ikasleek Izkin batetik idazten dizut doinuarekin agur-bertsoak kantatu dizkiote.
- Puntua eman diogu eta Ametsek bertsotan erantzun digu.
Hitzaldi bikaina izan da eta bai ikasle eta bai irakasleok oso gustura entzun ditugu Amets Arzallusen hitzak.
Eskerrik asko eta laster arte, Amets!