Algorithmics

Jardueraren une bat

Algorithmics-eko lagunek azken asteotan programazioaren inguruan esperientzia piloto bat aurrera eramaten lagundu digute. Jarduera ikasleentzat benetan motibagarria eta erabilgarria izan da. Hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu Algorithmics-i.

Algorithmics-ek Gaboneteko oporretan aurrera eramateko hainbat jarduera eskaintzen dute. Familiaren batek interesa izanez gero, esteka honetan informazioa aurkituko du.