TREBA Gurasoak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostia Gazteriak gurasoen eskura jarri duen doako prestakuntza-ekimena da. Programak, gurasoak hezkuntza-gaitasunetan trebatuz, haurren eta nerabeen bizi-kalitatea eta aukerak hobetzea du helburu.
Jarraian martxoaren 5ean garatuko den hitzaldiaren iguruko informazioa helarazten dizuegu:
- HITZALDIA: Zer egin dezakegu gure haurrek sexualitate aske eta osasuntsu bat izan dezaten?
- Trebatzailea: Eider Goiburu
- Data: Martxoaren 5ean, 17:30ean
- Lekua: Okendo Kultur Etxea (Nafarroa etorbidea 7)
- Hartzaileak: Haurren gurasoentzat
- Hizkuntza: Gaztelaniaz
Ez da izen-ematerik gauzatuko eta sarrera doakoa eta librea izango da, edukiera bete arte.
Anima zaitez!