Tapoi-bilketa ikastolan

Tapoi-bilketa ikastolan

Aste honetan plastikozko tapoi bilketa kanpainia jarri dugu abian. Mazedonia Diseinugileen Elkartearen laguntzari esker bildutako tapoi guztiak ikastolarako baliagarriak diren materialetan eraldatuko dira. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailaren “Eskolak-Biribilduz” deritzon proiektu honen bitartez, erabilera bakarreko plastikoei lotutako kutsadura-arazoak saihesteko birziklatzeak duen garrantzia jakinarazi nahi zaie ikasleei.

Aste honetatik aurrera eta ikasturtea amaitu arte, ikasle, familia eta langileok idazkaritza ondoko kutxan dauden edukiontzietan tapoiak utzi ahal izango ditugu.

Lagundu ahalik eta tapoi gehien biltzen!