Donostiako Udalak antolatzen duen Parketarren urriko txanda hastear dago, eta, berriz ere, auzoetako parkeetan euskaraz jolasean ongi pasatzeko aukera bikaina izango dugu, hiru astez. Beraz, animatu!
Parketarrak egitasmoak haurrek eta familiek aisialdian euskara erabiltzea du helburu eta bi talde bereizten ditu: Zabu Zibu taldea 3-5 urte dituztenentzat, eta Txirrintxon 6-9 urte bitarteko haurrentzat.